2019-09-19 11:39
Langileen batzordeak elkarretaratzeak deitu ditu Tubacex-en izandako lan istripu hilgarria salatzeko. Lehena, arratsalde honetan bertan izango da lantegiaren aurrean 18etan. Bestea, ostiralean, eguerdiko 12etan Amurrioko merkatuan izango da. Tubacex enpresan aurten gertatu den bigarren hildakoa da, pasadan uztailak 4 ean beste langile bat zendu zen makina batek harrapatua. Hildakoa 61 urte zituen eta Eusetek GasSL enpresako langilea zen. Enpresa hau ohiko azpikontrata bat da Tubacexen, labeen mantenimendu lanak egiten  dizkio, baina langilea lehen aldiz egiten ari zen lan mota  hau.

 Badirudi bihotsekoak jota zendu dela langilea baina oraindik ere istripuaren arrazoiak aztertzear daude. Hala ere labeak dauden eremuan temperatua oso altuak daude eta estrés termikoa egon badago. ELAk istripuaren arrazoiak aztertu daitezela exijitzen du ez baitugu informazioarik langileak egin beharreko jardueraren arriskuak ezagutzen zituen inguruan, neurri eta medio egokiak zituen, informazio edota formazio nahikoa zuen edo enpresek beren jardueren koordinazioarekin kunplitzen zutenen inguruan. Elementu hauek guztiak prekarietatearen parte dira eta lan istripu askoren atzean daude.

 Dagoeneko 34 langile zendu dira lan istripu baten ondorioz Hego Euskal Herrian eta beste behin salatzen dugu azpikontratazioak, lan erritmo bortitzak, prebentzio arloan inbertzio faltak, informazio edo formazioaren faltak… elementu hauek guztiak prekarietatea direla eta enpresek, instituzioen  baimenarekin,  dirua aurrezteko egiten dituzten ekintzak direla  eta ondorioz langileek lan istripu eta lan gaixotasunak pairatzeko probabilitatea areagotzea ekartzen du, batzuetan  bizitza ere  galdu arte, kasu honetan bezalaxe.

ELAk doluminak eman nahi dizkie senitarte eta lagunei eta istripu berri hau salatu. Horregatik Tubacex enpresako komiteak deitutako ekintzetara  bat egingo du gehiengo sindikalarekin  batera. 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.