2020-05-13 08:45
Tauxme-ko (Langraiz Oka, Araba) ELAko atal sindikalak enpresak kaleratutako bi langileak - horietako bat ELAko ordezkaria - berriz hartzea exijitu du, uste baitu kaleratzeen helburu bakarra langileen artean beldurra zabaltzea eta langileen antolaketa sindikala saihestea zela. Ildo beretik, bat egin du maiatzaren 12tik aurrera enpresako langileek proposatutako mobilizazioekin.

Martxoaren hasieran,  Arabako Tauxme enpresako atal sindikalak ordezkari sindikal bat izendatu zuen, baina enpresak berak ez zuen onartu. Hala ere, langileen interesak defendatzen hasi ziren, bereziki Koronabirusak sortutako pandemia bete-betean. Testuinguru horretan, eta euskal gehiengo sindikalarekin batera, apirilaren 28ko Haserre Egunean parte hartu zuten. Enpresak, ordea, ez zuen begi onez ikusi, eta, azkenean, bi langile kaleratu zituzten, horien artean ELAko ordezkari sindikal izendatu berria.

Gauzak horrela, atal sindikalak maiatzaren 12tik aurrera bi langileak enpresan berriz hartzea eskatzeko plantillak planteatu dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.