2021-01-14 15:09
Azken kontu ekonomikoek okerrera egitearen aitzakiarekin â€'oraingoz, enpresak aurkeztutako balantze ekonomikoak positiboak diraâ€' Gipuzkoako Gurutze Gorriak 8 langile kaleratzeko asmoa du.

Hitzarmenak argi eta garbi dio birkokatzeak proposatu behar direla kaleratzeak izan aurretik. Hala ere, enpresak ez du birkokatzeko borondaterik erakutsi. Ez du inolako justifikaziorik azaldu 8 langile horiek 250 langile baino gehiago dituen enpresa batean birkokatzeko ezintasunari buruz.

Kaleratze horien atzean ideologia bat dago. Gurutze Gorriaren asmoa da boluntarioek langile profesionalen lekua hartzea, eta horrek eragina izatea zerbitzuaren kalitatean eta profesionaltasunean. Azken urteetan murriztu egin da mozkinen marjina, balantze ekonomikoak positiboak izan arren. Kontuan izan behar da Gurutze Gorria irabazi-asmorik gabeko erakundea dela berez.

Kaleratutako pertsonak hiru programatakoak dira, eta horien artean dago "Txiki Txoko", zeinen boluntarioek 2015eko San Sebastian egunean "herritarren merezimenduaren domina" jaso baitzuten. Hala ere, programa bertan behera geratu denez, emakumezko langileek eta emakumezko boluntarioek ezin izango dute zerbitzu hori eskaintzen jarraitu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.