2020-02-19 11:35
ELAk Bilboko Udaleko behin-behineko langileen egonkortasuna behingoz lortzeko mobilizazio kanpaina abiatu du. Salatu dutenez, Udalak muzin egin dio 2017an sinatutako akordioari, prozesu hori erdi ezkutuan eta apurka-apurka egiten ari bada ere. Orduan adostu zen hautaketa prozesuekin lotutako guztia, oinarriak barne, behin-behineko langileek eta ordezkoen ezaugarriak eta baldintzak aintzat hartuta gauzatuko zela.

2017an langileek martxan jarritako mobilizazioei esker behin-behinekoen eskubideak bermatzen zituen akordioa sinatzea lortu zen, Giza Baliabideak atalak hasiera batean kontrako jarrera agertu bazuen ere. Orain, ordea, berriz ere mobilizatzeko beharra ikusi dute. Izan ere, Juan Mari Aburtok egunero baieztatu arren Bilbo “baloreetan oinarritutako hiria dela”, errealitatea askoz gordinagoa da. Ezinezkoa da baloreetan oinarritutako hiria izatea behin-behineko langileak prekaritatera kondenatzen badituzu.

Langileak asteazkenero mobilizatuko dira, Bilboko Udaleko behin-behinekoen egoera egonkortu arte.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.