2020-02-13 11:00
Prekaritateak hil egiten du. Ez dago lan istripuen zergatia aztertu besterik horretaz jabetzeko. 2020. urtea hasi zenetik dagoeneko 11 langile hil dira, eta beste bi desagerturik daude. Hau guztia salatzeko, ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek protesta ekintza antolatu dute otsailaren 13rako Bilbon â€'18:30tan Arriaga Plazanâ€'.

Zaldibarren gertatutakoa argigarria da oso. Bertan aritu izan diren langileak urteetan arriskupean jarriak izan dira kaltegarriak diren substantzietara esposatuz, babesik gabe. Luizian lanera joandako langileei ez zieten amiantoaren presentziaren informaziorik eman, zabortegian hura pilatzen ari zirela jakin arren. Helburu bakarra autopista irekitzea izan da, ikuspegi ekonomizista berriz gailenduz. Lehentasunezkoa da langile biak aurkitzea, baita senide, lankide eta herritarrei kudeaketa gardena bermatzea ere.

Administrazio ezberdinetako arduradunek, atsekabe eta elkartasun hitzez harantzago, ez dute inolako neurririk hartzen egoera larri honekin amaitzeko. Ezinbestekoa da mobilizatzea, langileok bizi dugun ataka larria salatzea. Ez dago beste biderik.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.