2018-04-25 12:56

Adolfo Muñoz “Txiki” idazkari nagusia eta Leire Txakartegi eta Ivan Gimenez, genero berdintasunerako eta komunikazio arduradunek hartu dute aurtengo Maiatzaren Lehenaren aurkezpenean.

ELAk gogoratu du euskal erakundeak krisia gainditu dugula diotela, baina gure gizartean pobrezia, prekarietatea eta desberdintasun sozialak areagotzen ari direla. “Aberastasunaren banaketa gero eta injustuagoa da. Enplegua izatea ez da jada bizitza duin bat izateko bermea. Langile pobreak gero eta gehiago dira”.

Bestalde, emakumeak biztanleriaren eta langile klasearen erdia direla azpimarratu du. Enpleguan eta enplegutik kanpo, bizitzaren esparru desberdinetan emakumeok diskriminatuta jarraitzen dute, sistema bera delako genero zapalkuntzan oinarritzen dena.

Pobreen arteko gerra piztu nahi dutela ere gogoratu du ELAk. “Enplegua dutenak langabezian daudenen aurka; aldi baterako kontratua dutenak finkoen aurka; lanaldi partziala-lanaldi osoa; arlo publikoa-arlo pribatua; “paperak” dituzten migranteak eta ez dituztenak; prestazioak jasotzen dituztenak eta eskubiderik ez dutenak. Xenofobia eta eskuin muturreko posizioak zabaltzen ari dira mundu osoan zehar langileen artean ere”. Era honetan, prestazio sozialak jasotzen dituztenak kriminalizatu nahi dituztela eta pobreen arteko gerra piztu azaldu du. “Prestazio sozialetan ematen ari den ustezko iruzurra erabiltzen dute horretarako, jakinik ere iruzur hori hutsaren hurrengoa dela”.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.