2020-06-19 12:51
ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak ekainaren 19rako deitutako mobilizazio egunaren harira baieztatu duenez, aldaketa fiskalik ez badago langileok ordainduko dugu zorra, aldaketa fiskalik ez badago murrizketak etorriko direlako. “Egungo eztabaida nagusia zera da: Nora bidali behar den dirua eta nork ordainduko duen”. (Bukaeran, Lakuntzaren adierazpen osoa)

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako mobilizazio egunak bere goizeko ekitaldiak gauzatu ditu arrakasta handia lortuz lau hiriburuetan. Egun honen aldarrikapen nagusiak honakoak dira:

  • Zerga erreforma, krisia kapitalak ordain dezala
  • Zerbitzu publikoak garatu eta azpikontratak publifikatu
  • Zaintza sistema publiko, unibertsal eta doakoa.
  • Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin parekatu eta etxebizitza eskubidea
  • 1.080 eurotako gutxieneko pentsioak.
  • 1.200 eurotako gutxieneko soldata eta gehienez 35 ordutako lan-astea.
  • Pertsona guztien erregularizazioa

Hortik harago, Karta Sozialaren bozeramaileek honako mezua zabaldu dute:

Etxean geratu gara eta orain kaleak hartuko ditugu. Horrela dio gaurko mobilizazio egunaren deialdiak. Birusaren unerik txarrenetan ezinbestekoa izan da gure etxeetan konfinatzea, horretarako aukera izan dutenek behintzat, guztion osasuna bermatzeko. Orain ezinbestekoa da kalera ateratzea gure eskubideen alde borrokatzeko.

Osasun krisiak sektore guztiak baina bereziki zaurgarrienak kolpatu ditu, langile prekarioen kaleratzetatik hasi, pertsona migranteen kontrako erasoetatik era guztietako indarkeria jarraitu, emakumeen kontrako biolentzia areagoturaino.

Kapitala ez da geldirik egon konfinamenduan zehar eta ez du aukerarik desaprobetxatu gehien dutenen interesak defendatzeko. Horren adibide garbiak dira, esaterako, beharrezkoak ez ziren sektoreak irekita mantentzeko egin zituzten ahaleginak edota orain dela gutxi, Foru Aldundiek egin duten zerga birmoldaketa erregresiboa. Gogoratu dezagun oraindik Zaldibarren 2 langile daudela lur azpian. Orain arteko zapalkuntzetan sakontzea erabaki dute gehiengo sozialaren kontrako politikak mahai gainean jarriz eta euren irabaziak handituz. Hori da krisi honetatik ateratzeko planteatzen diguten formula.

Hala ere, birusaren kontrako borrokan gizartea ez da geldirik egon. Langileak, ikasleak edo pentsiodunak izan gara birusa gelditu dugunak eta gizarte hau benetan sostengatu dugunak. Gu gara mundua mugitzen dugunak eta gu gara, bide horretan, mundua eraldatzeko boterea dugunak.

Bereziki azpimarratzekoak izan dira auzo eta herrietan sortutako zaintza eta elkartasun sareak.

Pertsona zaurgarrienen autodefentsa kolektiboa auzolanean eraiki dugu guztion artean eta bizitza duina defendatzeko mekanismoak sortu ditugu. Herri honek berriro ere agerian utzi badela indarra eta badela gaitasuna, momentu okerrenetan ere, jendearen beharrizanak lehenesteko kapitalaren gainetik. Hori da krisiari aurre egiteko guk daukagun formula: langileon eta herritarron interesak jartzea erdigunean, eta orain, antzemandako beharrak, instituzioek zerbitzu publikoen bidez asetu behar duten unea da.

Orain, indar kolektibo hori bideratu behar dugu hemen ditugun erronkei aurre egiteko. Prekarietatearen gorakada errealitate probablea izango da, eta erreakzio neoliberala, arrazista eta heteropatriarkala gogortu egingo da. Elkarlanean eta datorrenari erabakitasunez eta eraso-klabean aurre egitea tokatzen da. Krisiak sistema errotik aldatzeko aukerak ere badira. Goazen horren bila.

Azken greba feministak eta pandemiaren erdian zaintza-krisia aztertzeko sortu zen mahaia, urtarrilaren 30eko greba orokorra, pentsiodunen mobilizazioak, migratzaileen eskubideen aldeko ekimen ugariak, larrialdi klimatikoaren aldeko manifestazioak eta ekintzak argi uzten gaituzte ez garela 0tik abiatu. COVIDek ez gaitu harrapatu oina aldatuta. Orain, inoiz baino garrantzitsuagoa da azken deialdietan errepikatu dugun mezua berreskuratzea eta azpimarratzea: pertsonen eta mugimenduen arteko sareak eta aliantzak indartu behar dira, premiazkoa da mobilizazioa eta antolaketa behetik eraikitzea eta ezinbestekoa da kaleak hartzea.

Gauzak aldatzeko eta arazoen sustraietara joateko bultzada eta bokazioarekin gatoz. Ez dugu normaltasunera itzuli nahi, ezta ustezko normaltasun berri batera jauzi egin ere. "Ordena berri" hori salbuespen-egoera eta alarma etengabea da langile eta sektore kolpatuenentzat; krisialdi iraunkorra da okerren dauden pertsonentzat. Horregatik, ezinbestekoa da aldaketa sozialean oinarritutako eta pertsona guztien duintasuna eta eskubideak lehen lerroan jarriko dituen eredu baterantz urratsak egiten jarraitzea.

Krisia kapitalak ordain dezala!

Aldaketa soziala orain! Bizitza duina guztiontzat!

Gogora ezazue, arratsaldez, dozenaka hiri eta herritan egingo dira mobilizazioak (jarraian duzue zerrenda osoa):

GIPUZKOA

ANTZUOLA. 19etan Kontzentra Herriko Plazan.

ARRASATE. 19:00 Herriko plazan. Lurrean pankarta handi bat jarriko da eta biribilean eserita, aldarrikapen ezberdinak egingo dira

BERGARA. 18:30 BIZIKLETA MARTXA geldiune ezberdinekin.

DEBA. Hondartzan, Kartaren mezu bat irudikatuko da hondarrarekin eraikia. Bideoz grabatuko da

DONOSTIA. 18:30 Askatasun etorbidean ESPAZIO PUBLIKOAREN OKUPAZIOA: eserialdia. Aldarrikapen ezberdinak egongo dira. Bukaeran burrunba.

EIBAR. 18:30 Unzagan

HERNANI. 19:00 Gudari Plazatik manifestazioa

IRUN. 19:30 San Juan Plazatik hasita Irun-Hondarribi martxa. Bidean erakunde, banketxe eta multinazionalak interpelatuz.

MUTRIKU. 18etan Atxukalen kontzentra.

OIARTZUN. 18:30 Herriko plazatik LAU ZUTABE ZARATATSU (feministak, langileak, pentsionistak eta ikasle-gazteak)

ORDIZIA. 18:30 Udaletxe plazan kazerolada.

ORERETA. 19:30 Herriko plazan mobilizazioa

TOLOSA. 18:30 Triangelu plazan elkarretaratzea/kazerolada.

ZUMAIA. Giza katea/martxa 19etan Beheko Plazatik.

ZUMARRAGA-URRETXU. 18:30 Areizaga Plazan kazerolada


ARABA

AGURAIN. 17:30 Bizikleta martxa frontoi zaharretik. 19:00etan kontzentrazioa San Juan Plazan.

GASTEIZ. 18:30 Tren Geltokitik MANIFESTAZIOA

AMURRIO. 19:00 Herriko Plazan MANI-KALEJIRA

LAUDIO. 19:00 Lamuza Plazan MANI-KALEJIRA

BIZKAIA

ALGORTA. 19:00 San Nikolas plazan

ARRIGORRIAGA. 20:00 Argala plazan

BASAURI. 18:30 Arizgoiti plazan

BILBO. 19:30 Plaza Eliptikotik MANIFESTAZIOA

DURANGO. 18:30 Ezkurdin

ELORRIO. 19:30 Herriko plazan

ERMUA. 18:30 Herriko Plazan

GALDAKAO. 19:00 Iturrondo plazan

IGORRE. 19:30 Lasarte plazan

LARRABETZU. 19:30 Herriko plazan

MUNGIA. 19:30 Udaletxe aurrean

ONDARROA. 19:00 Zubi Berriko errotondan

SESTAO â€' SANTURTZI MARTXA (ekainaren 20an), 12:00etan Kasko plazatik. (Berez prekarietate eta pobreziaren kontrako martxa da baina birkarakterizatu dute)

ZALLA. 19:30etan kontzentra Udaletxean.

NAFARROA

ALTSASU. 19:30 Aita Barandiaran. KONTZENTRAZIOA

ANTSOAIN. 17:00 Lapurbide plazan â€' KONTZENTRAZIOA

DONEZTEBE. 12:00 Leitzako errepidean â€' KONTZENTRAZIOA

ELIZONDO. 20:00 Santiago karrika 2 â€' KONTZENTRAZIOA

ETXARRI. 18:00 Plazatik. KOTXE KARABANA

GARES. 19:30 Plaza Mena KONTZENTRAZIOA

IRUNBERRI. 17:00 Calle Mayor. KALEJIRA

IRUÃ'EA. 17:00 Instituto de Mendilorri/ 17:30 Capuchinos â€' BIZI MARTXA

19:00 Plaza del Castillo â€' KONTZENTRAZIOA

IRURTZUN. 19:30 Inasa â€' KONTZENTRAZIOA

LEITZA. 19:45 Herriko Plazatik â€' KALEJIRA

LEKUNBERRI. 19:30 Herriko Plaza â€' KONTZENTRAZIOA

LIZARRA. 20:00 Foru Plaza â€' MANIFESTAZIOA

MENDIGORRIA. 19:30 Foru Plaza - KONTZENTRAZIOA

TAFALLA. 18:00 Plazeta de las Pulgas â€' KONTZENTRAZIOA

TUTERA. 18:00 Hospital BIZI MARTXA / 19:00 Plaza de los Fueros â€' KONTZENTRAZIOA

Irakurri hemen Mitxel Lakuntzaren adierazpen osoa

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.