2018-11-20 12:19
EAEko enplegu publikoaren egoera oso larria da: 40.000 langile publiko baino gehiago dira behin-behineko kontratua dutenak administrazio publikoan. Gaur egun, 10 langiletik ia lau behin-behineko egoeran daude. Egoera ikusirik, eta azken urtetako lanari jarraipena emanez, ELAk elkarretaratzea deitu dug Ajuria Enea aurrean. Bertan ehunka langile elkartu da lanpostu publikoen kontsolidazioa eskatzeko.

Horretarako ELAk honako proposamena helarazten du:

1.-Suntsitutako enplegua berreskuratzea eta beharrezkoak diren lanpostu berri guztiak sortzea, zerbitzu publikoen kalitatea bermatzeko beharrezkoak diren giza-baliabideak bermatuz.

2.- Enplegu publikorako eskaintza deialdi masiboak planteatzea, aurrez aipaturiko lanpostu guztiak deitzeko eta behin-behineko egoeran dauden 40.000 langile horien egoera egonkortzeko.

3.- Behin-behineko langileen egoera egonkortzeko aukera emango duten formulak adostea.

EAEn gaikuntza legalak ezartzea kontsolidazio bermeekin.

Esparruz esparru egonkortze prozesu selektiboak adostu, lan egindako urteak esperientzia eta ezagutza kontuan hartuz.

4.- Behin-behineko kontratazioaren abusuzko erabilera hau ez errepikatzeko beharrezkoak diren neurriak ezartzea eta betetzen ez dituzten instituzioei isunak eta zigorrak ezartzea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.