2019-02-13 12:13
Otsailaren 7an EAJk, PSEk eta PPk ateak itxi zioten Legebiltzarrean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak pobreziaren eta babes sozialen inguruan garatutako herri ekimena eztabaidatzeari. Eraso demokratiko hori salatzeko Kartak gaur protesta ekintza antolatu du Bilbon; milaka izan dira ekimenarekin bat egin duten lagunek. Kartaren antolatzaileek adierazi dutenez, kalean jarraituko dute pobreziaren aurkako borrokan, eta EAJk, PSEk eta PPk eztabaida honi uko egin izana salatu dute.

Manifestazioaren amaierako ekitaldian Mikel Novalek, ELAren arlo sozialeko arduradunak, gogoratu du Herri Ekimenaren helburua prestazio sozialen sistema nabarmen hobetzea zela. Aldiz, EAJak eta PSEek apirilean aurkeztu zuten lege proposamenak laguntzak jasotzeko bete beharreko baldintzak gogortu eta zorrozteko apustua egin duela gaineratu du. Era berean, alderdion jokaera antidemokratikoa salatu du.


Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.