ARGIA.eus

2019ko uztailaren 21a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-01-04 10:54
Argazki-erakusketa eder askoa ikusteko aukera duzue, urtarrilaren 15era arte, Tolosako Kultura Etxera inguratzen zaretenok. 13 + 1 Migrazio eta zainketa bideak erakusketaz ari gara, non egun Euskal Herrian bizi diren hamalau emakume latinoamerikarren sentimenduak jaso baitira. Ondoren, Debara eramango dute erakusketa, eta eskatzen duten herri guztietara.

Katia Henríquez Domínguez da argazkien egilea. Argazkilari amateurra da, eta ELAko Zerbitzuak Federazioko arduraduna Eskumaldean. ?Martxoak 8 zela-eta, argazki-erakusketa bat egitea proposatu nion Getxoko Udalari. Eguneroko bizimoduan alboan ditugun emakume langileak ikusgai bihurtzea zen hasierako asmoa: okina, tabernako zerbitzaria, dendaria? Gustatu zitzaion ideia immigrazioko teknikariari, eta lanari ekin genion. Arreta migratzaileengan jartzea erabaki genuen. Hasi nintzen, bada, lanean, eta honetaz ohartu nintzen: emakume migratzaile gehienek zaintza-lanetan dihardutela. 2007az geroztik Getxoko Emakume Migratzaileentzako Topaketa Lantegietako dinamizatzaile den Cony Carranza Castrorekin jarri nintzen harremanetan, eta berak ireki zizkidan ateak proiektuarekin aurrera egin nezan. Urrian amaitu zen, eta Algortako Azokan inauguratu genuen erakusketa?.

Hamalau emakume dira erakusketaren protagonistak. Jatorri, kultura, hizkuntza ama, adin, ibilbide eta esperientzia ugari eta desberdinetakoak dira, eta gure gizartea aberastu egiten du haien kultura-ekarpenak. ?Batez ere Erdialdeko Amerikatik dator azkeneko migrazio-olatua. Gero eta gogorragoa da hango egoera soziala, politikoa eta ekonomikoa, eta gero eta zailagoa da Estatu Batuetara iristea. Euskal Herrian, berriz, badago Erdialdeko Amerikan jaiotako emakumeen sare bat, eta horregatik etortzen da jendea hona. Erakusketako hamalau emakumeetatik hamahiru dira Erdialdeko Amerikakoak.

Erakusketaren helburua? Plazaratzea eta ezagutzera ematea emakume horiek egungo euskal gizartean egiten duten lana, eta horrekiko sentsibilizazioa sortzea. ?Ametsak, mina, kuraia, ausardia, samurtasuna? jorratu nahi izan ditut, nostalgiaren eta itxaropenaren artean emakume horiek egiten duten borroka ikusgai jarri. Baina maitasun-istorioak ere kontatu nahi izan ditut. Hasieran gauza positiboak bakarrik kontatu nahi nituen, baina emakume horietako bakoitzarekin hitz egin ondoren jabetu nintzen haien istorio askoren atzean dagoen gogortasuna ere erakutsi beharra zegoela".

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.