2020-07-17 13:06
Araluce bezalako lan-karga duen enpresa batean kaleratzeak deitoratu ditu ELAk. Nabarmendu du epaitegiak aitortu egin duela Batz S.Coop. sozietateak prozedura horretan izan duen erantzukizun zuzena, eta azpimarratu du autoak berretsi egiten duela ELAk esaten zuena, hau da, Batz izan dela Araluce bezalako lan-karga duen enpresa bat 141 familiarentzako egoera dramatikora eramatearen arduradun zuzena. "Irregulartasunez betetako prozedura batean Batzen erantzukizuna egiaztatu da, eta zentzu horretan, kooperatibak kaleratzeen ondorioen erantzukizuna bere gain hartu beharko du", gaineratu du sindikatuak.

Bilboko Merkataritza Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak, 2020ko uztailaren 17ko autoaren bidez, Araluceko langileen kontratuen iraungipena dekretatu du.ELAk erabaki hau deitoratu du, plantillarentzat lan-karga bazegoela iritzita. Zentzu horretan, helegitea aurkeztuko duela aurreratu du.

Era berean, azpimarratu du epaitegiak aitortu egin duela Batz S.Coop.ek erantzukizun zuzena duela prozedura osoan, eta ELAk defendatzen zuen tesia berretsi duela, hau da, "Batz izan dela Araluce egoera horretara eramatearen arduradun zuzena". Epaileak berak dekretatu du Araluce eta Batz S. Coop-ek Enpresen Patologia Taldea osatzen dutela.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.