2019-11-20 09:14
Gasteizko Lan Arloko epaitegiak Mercadona kondenatu du, ELAko ordezkari bati osagarri bat ez ordaintzeagatik jokabide antisindikala izan duela iritzita. Ondorioz, Mercadonak 3.550 euro ordaindu behar dizkio ordezkari sindikalari, ordaindu gabeko kontzeptuengatik, eta baita supermerkatuko zuzendaritzaren politika antisindikalak eragindako kalte-galerengatik ere.

ELAren aburuz Mercadonaren politika antisindikala onartezina da, ez baitira errespetatzen langileen ordezkarien oinarrizko eskubideak, enpresaren erabakien gainetik langileen interes kolektiboak zaindu ahal izateko.

Gertaturikoa ez da kasu bakana izan Mercadonan, zeren enpresako Zuzendaritzak lan-baldintzak indarrez ezarri nahi baititu, langileen ordezkariak eta langileak berak beldurtuz, eta ELA ez dago hori onartzeko prest. Sindikatuak eskura dituen neurri guztiak hartuko ditu horrelako ekintza antisindikalak desagerrarazteko; ekintza horien azken helburua langileen baldintzak hobetzeko eskaerak oztopatzea baita.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.