2020-04-15 09:10
ELAk bere Telegram kanala sortzea erabaki du, salbuespen egoera honetan inoiz baino garrantzitsuagoa baita langileontzat ezinbestekoa den informazioa modu egokian eta ahalik zabalenean hedatzea.

Beti bezala, baina orain modu ageriagoan, ohiko komunikabideek euren jabeen interesak defendatzen dituzte. Komunikazioan izugarrizko gerra dago, eta langileok ezin dugu beraien menpe egon. Gure mezua gure kabuz zabaldu behar dugu, eta ahalik eta jende gehienarengana iritsi modu zuzenean.

Hala ere, informazio gehiegi iristen ari zaigu leku gehiegitatik. Filtrorik gabe. Informazio ona, erdi-purdikoa eta eskasa. Hiperinflazio horretan informazioak galtzen du. Kalitatezko informazioa behar dugu, ongi hautatua, jendeak eskertuko duena, jendeak zabalduko duena.

Hori egiteko asmoz jarri du martxan ELAk Telegram Kanala (t.me/ELAsindikatua).

Zer da Telegram kanala? Jendeak jarrai dezakeen aldebakarreko kanal bat da, unidirekzionala, erantzunik eta elkarrizketarik onartzen ez duena. Kanalaren jabeak nahi duenean mezua bidaltzen du nahi duen edukiarekin, eta kanala jarraitzen duenak bere sakelekoan (edo ordenagailuan) jasoko du. Mezu horietan nahi duguna sar dezakegu: irudiak (kartelak, eskuorriak, infografiak, argazkiak…), bideoak, audioak, testuak eta web loturak.

Horretarako #HariZuzena kanpaina abiatu dugu sare sozialetan. Zalantzarik ez, harpidetu ELAren Telegram kanalera!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.