2020-08-14 16:33
Gaur, abuztuaren 14an, ostirala, 11etatik 13ak arte, grebaren aldeko adierazpen gisa sare sozialetan #SephoraPorUnConvenioDigno hastag-a erabiltzeko deialdiak arrakasta jaso du

Sephorako langileak otsailaren 6etik greban daude, eta mobilizazioekin jarraitzen dute bere lan-baldintzak hobetzen dituzten hitzarmen bat lortzeko.

Dinamika horren barruan, gaur ostirala, abuztuaren 14an, 11etatik 13ak arte, #SephoraPorUnConvenioDigno hastag-ak sare sozialetan oihartzuna izatea lortu dute, manifestazio birtual gisa, gatazka enpresaren eremutik haratago sozializatu ahal izateko.

Grebalariak goizeko 11etan Carlos III, 11 zenbakian enpresak duen dendaren ondoan elkartu dira, planteatzen duten mobilizazio telematikoa hasteko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.