2020-04-28 10:28
Aurtengo Maiatzaren Lehenean gogoan ditugu Euskal Herrian eta mundu guztian hil direnak. Jakin badakigu his- torian zehar Maiatzaren Lehenaren ikur izan dela elkartasuna, berdintasuna eta borrokatzeko konpromisoa, horrek adierazten baitu milioika pertsona klase bati, langile klaseari, atxikitzen zaizkiola eta haren parte direla. Horregatik, ELAk nabarmendu nahi du zer nolako injustizia humanitarioa den milaka pertsonaren heriotza, behar bezalako osasun arreta izan ez dutelako eta segurtasun neurririk hartu ez delako.
Duela gutxi, urtarrilaren 30ean, gure herriko milaka emakume eta gizonek greba orokorra egin genuen gure bizi-bal- dintzen hobekuntza politikaren ardatz bilaka zedin.

Hara non, aste batzuk igaro direnean, pandemia batek milaka eta milaka hildako eragin dituen eta mundu guztian ze- har milioika pertsonarentzako arriskua den; honek agerian utzi ditu ustelduta dagoen eredu kapitalista, heteropatriar- kal eta arrazista honen mugak eta solidaritate eza; eredu hori arnasa hartu ezinik dago, eta gu ere ito egiten gaitu bere austeritate eta murrizketa errezeten poderioz. Pandemiak argitara atera duen krisia ez da unean unekoa, egiturazkoa baizik.

Esanguratsua da arlo ekonomikoan diharduten hainbat erakunde eta adituk orain aitortu izana sistema hau ez dela bideragarria, bai ordea bidegabea. Arrazoia genuen!

Beste kontu ebidente bat, are garrantzitsuagoa: erantzun kolektiboa eman behar dugula gure bizia hobeto defendit- zeko.

Gaur guztiz nabarmen geratu da indibidualismoaren gezurra, arlo pribatuaren “irtenbideak” eta egin diren pribati- zazioak; gaur ezkutuan daude, eta argi geratu da ez direla eragingarriak. Gaur, atzo baino areago, badakigu mehatxu eta erronka handien aurrean kolektiboa eta publikoa denak bermatzen duela guztion berdintasuna, eta hark besterik ez gaitzakeela salbatu. Horregatik, ez ditugu ahaztu murrizketak eta hauek izan dituzten eraginak; are gutxiago injustizia horiei aurre egin zietenen ausardia.

Gaur begibistakoa da gure bizitzarako zer den funtsezkoa: zaintza, osasuna, garbitasuna, elikadura... Sektoreotan lan egiten duten gehienak emakumeak dira, eta arlo horietan prekaritatea da nagusi. Baldin eta behar bezala aitortu nahi badugu haien lana ez da nahikoa txaloak jotzea; haien lan baldintzak ere hobetu behar dira.

Hain zuzen, ELAk exijitu die Urkulluri eta Chiviteri sektore horietan egin dezatela ahalegin berezia, eta haietara bidera ditzatela baliabideak. Halaber, eskatu dugu koherentea izan dadila konfinamendu soziala eta jarduera ekonomikoare- kiko jarrera: gure gobernuek, arduragabekeriaz, ez dute entzun nahi izan eta saiatu dira oinarrizkoak ez diren jardue- rak berriz martxan has zitezen, milaka langile arriskuan jarriz. Osasun publikoa ezin da patronalaren esku utzi, ez eta interes ekonomikoen baitan ere.

Aurpegiratzen digute gaur osasuna eta bihar enplegua eskatzea. Inondik ere ez: osasuna eta enplegua ari gara eskat- zen, baina enplegua non bizirik iraungo dugun: Ezin ahaztu duela hiru hilabetetik hona bi langile Zaldibarko zaborte- gian lurperatuta daudela, eta gertatu zenagatik inork ez duela ardura politikorik bere gain hartu.

Aldaketa handiak behar ditugu: Austeritate politika alde batera utzi; bizi jasangarriak; zaintza lanari garrantzia eta ba- lioa aitortu; zerbitzu publikoak eta oinarrizko lanen balioa indartu; gure ekonomia lurraldean errotu, globalizazioaren aurka... Justizia eta iraunkortasunerako bide bakarra dago: Trantsizio sozial, feminista eta ekologistan aurrera egitea. Horretarako gure ondasunik handienak ditugu mobilizazio soziala, aliantzak, elkarlana eta kalean agertzen dugun indarra.

Aurten Maiatzaren Lehenez konfinatuta gaude, eta ezin ditugu kaleak hartu, bildu eta besarkadak eman elkarri, baina langile klasearen antolakuntzan gure erabakitasun eta konpromisoa are handiagoa izango da; etorriko diren mehatxu eta erasoei aurre egiteko, baina baita aldaketarako aukerak sortzeko ere.

Horretarako prestatzea bai dagoela gure eskuetan.

Ikusi PDFa:

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.