2019-07-24 13:23
Uztailaren 25ean greba egingo dute Lodosako Productos Naturales de la Vegako langileek. AN taldeko Vegetales Línea Verde enpresak erosi zuen Productos Naturales de la Vega 2017ko abenduan, eta oraingo zuzendaritzak ez du batere borondaterik erakusten hitzarmena negoziatzeko.

Orain arte egin diren 12 bileretan ez da aitzinamendurik sumatu, eta alderdi bien arteko aldeak gaindiezinak ez badira ere, Zuzendaritza ez da hasi negoziatzen, ea Batzordeak azkenean enpresaren proposamena dagoen dagoenean onartzen duen, Batzordearen proposamena eztabaidatu beharrik ere izan gabe.

Negoziazioaren geldotasun hori, batetik, eta hitzarmenaren indarraldiaren bukaera, bertzetik, aski arrazoi izan dira langileen batzordeak egoera salatzeko, greba-deiaren bidez.

Soldata-igoerak KPIri lotzea, lanaldia murriztea eta aitzin-eragin mugagabea dira, bertzeak bertze, adostu gabeko puntuak, Zuzendaritzak eztabaidatu ere egin nahi ez dituenak.

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.