2019-06-28 13:00
Ekainaren 28 honetan 50 urte betetzen dira Stonewall-go istiluak gertatu zirela (New York, Estatu Batuak). Iskanbila haiek mugarri bat izan ziren LGBTIQ+ kolektiboien askapen-mugimenduan. Urtemuga hau baliatuz, Stonewall-eko borrokak izan zuen oinarri antikapitalista eta antifaxistetara itzultzearen beharra azpimarratu da ELAk Iruñea egin duen jardunaldian.

Ekitaldia ELAren berdintasun arduradun Jone Bengoetxeak gidatu du. Bengoetxeak aitortu du urte askotan sindikalismoak ez duela bidelagun izan LGBTIQ+ mugimendua, eta horregatik sindikalismoak zor bat duela aitortu du. Gaur egun, berriz, egoera oso bestelakoa dela aipatu du, eta sindikatuaren eguneroko jardunean gero eta urrats gehiago ematen ari direla aipatu du, baita negoziazio kolektiboan ere. Bi borroka hauek uztartzearen beharra aipatu du, hortaz.

Lumagorri taldeko Amets Martinez de Heredia Morenok hartu du hitza gero. Ametsek Euskal Herriko hainbat LGBTIQ+ kolektibok sortu duten Harro ekimena aurkeztu du. “Stonewall-eko borrokak oinarri antikapitalista eta antifaxista izan zuen. Sistema zapaltzaile zehatz baten aurka matxinatu ziren bollera, lesbiana, trans eta pobreak izan ziren Stonewall-eko protagonistak. Harro erro horiek gordetzek sortu da. Euskal Herriko LGTBIQ+ mugimenduak ez du inolaz onartuko askapen sexualerako hainbat urtetako borroka faltsutzea ekimen horien bidez, itxuraz aurrerakoiak badira ere, funtsean mugimenduaren eskakizunen kontrakoak baitira”.

“Pride ereduak –gaineratu du– LGBTIQ+ mugimenduaren jatorrizko diskurtsoa eta borroka itxuraldatu nahi du, diru-etekin handiak irabazteko, eta borroka politiko erradikal horiek bereganatzeko, borroka horien azken helburua gizartea errotik eraldatzea baita. Errealitate horretaz gero eta kidego gehiago ari dira jabetzen, eta horri aurre egiteko antolatu beharra dago”.

Azkenik, LGBTIQ+ mugimenduko hiru militantek mahai ingurua egin dute: Almudena Herrera Gómez, Izai Bujanda Cambra eta Fermín Zabaltza Alemán. Eztabaidaren helburua LGBTIQ+ kidegoen diskurtso eta praktiken besterentzeaz, garbitzeaz eta despolitizatzeaz hausnartzea izan da, eta baita ELAko militanteei interpelatzea ere.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.