2019-05-06 14:05
Enplegu zerbitzu publikoak argitaratutako apirileko datuek aditzera eman dutenez, Hego Euskal Herrian 148.225 pertsona daude langabezian, horietako %57,6 emakumeak izan dira, hau da, 85.337. Bilakaerak erakusten duenez, azken hilabetean 3.420 pertsona murriztu da langabe kopurua eta 11.198 azken urtean.

Langabezia tasa Europako bataz bestekoa baino askoz altuagoa izaten jarraitzen du, 148.225 langabetu daude Hego Euskal Herrian, eta langabezia tasa %11koa da, 28-EBekoa baino 4 puntu altuagoa (%6,6koa da).

Langabezia enplegu prekarioaren kontura murriztu da, kontratuen behin-behinekotasuna areagotu egin da eta apirilean sinatu diren kontratuetatik %92,5 izan dira behin behinekoak, azken hilabeteetako zifra altuena. Gainera, pasa den urtean baino 1.529 kontratu finko gutxiago sinatu dira.

Langabezian inskribatuta egon diren %57,1ek ez du inolako langabezia prestaziorik jaso martxoan (84.687). Lau langabetik batek (25,7%) bakarrik jaso du kotizaziopeko langabezia saria (38.047 pertsonak). Kotizaziopeko langabezia sariaren bataz besteko zenbatekoa, aurreko hilabeteetan bezala, murriztu egin da, 876 eurokoa izan da EAEn eta 897 eurokoa Nafarroan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.