2019-07-22 11:57
Barakaldoko udal-igerileku eta zentroetako langileek, EMTESPORT enpresaren bidez azpikontratatuak, lau orduko lanuzteei ekin diete, euren soldata eta lan-baldintzetan hobekuntzak negoziatzeko asmoz.

Azken hilabeteotan jakitera eman dutenez, instalazio horietako langileek prekarietate latza bizi dute, esparru askotan gainera: soldatak, lanaldiak, kontratazioa eta abar... Barakaldoko langileek borroka areagotzea erabaki dute, eta beren baldintzak lantokian bertan negoziatzea.

Azpimarratu dutenez, lanuzteak egiteko deia egin baino lehen egoera lazgarri horren berri eman diete bai EMTESPORT enpresa azpikontratatuari, bai Kirolaren Udal Erakundeari ere. Halere, ez dute inongo proposamenik jaso langileen baldintzak hobetzeko, ez enpresaren aldetik, ezta Barakaldoko Udalaren aldetik ere.

Lanuzteak uztailaren 22, 24, 26, 29 eta 30ean izango dira, eta goizeko mobilizazioak 11:30etatik 12:30ak arte izango dira Barakaldoko udaletxeraren aurrean (Herriko Plaza); arratsaldekoak, berriz, 17:30etatik 19:30ak arte kiroldegietan (Lasesarre kiroldegia, Vega la Punta, z/g; Gorostitza kiroldegia, Gorostitza, 1).

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.