2019-11-04 17:35
ELAk, CCOOk eta UGTk greba partzial deialdia erregistratu dute errepideko bidaiarien garraioko hitzarmen sektorialak bizi duen blokeo egoera dela-eta. Lanuztea azaroaren 21ean izango da, 09:30tatk 11:30etara. ELA lehen sindikatua da sektorean. Flexibilitatea erostea edo ordaintzea bilatzen duen patronal baten aurrean, ELAk orain ia amaigabeak diren lanaldien kontrola aldarrikatzen du.

Sektorea ia desarautua dago. ELAk lanaldien kontrola exijitzen du, eta horretarako ezinbestekoa ikusten du gidari guztiek lehen kilometrotik kontrol txartela jartzea. Legeak soilik derrigortzen du txartela jartzea basetik 50 kilometro ateratzen badira.

ELAk ere proposamen bat egin du, honako helburuarekin: enpresek malgutasuna erabiltzen badute hau urtean ordu gutxiago lan izatearen truke izan dadila, jai-egunak pilatuz. Gainera, honek suposatuko luke sektoreko langileek lanaldi partzialak handitu ahal izatea, lanaldi osoak bihurtuz. Grebaren beste helburu bat azken urteetan eman ez den eros-ahalmenaren berreskuratzea dago.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.