2018-05-09 11:21
ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuetako ordezkariek Bizkaiko Etxez-etxeko Laguntza alorreko langileak bost urte daramatzatela lan hitzarmenik gabe slatu dute. Egoera honen aurrean, lanuzteak deitu dituzte maiatzaren 25 eta 31erako Bizkaia osoan.

Sindikatuen agiria:

Duela urte bat baino gehiago egunero hasi genituen mobilizazio dinamikak Etxez Etxeko Laguntza Zerbiatzuaren defentsan eta langileentzako baldintzak hobetzeko eskakizunetan. Langileok eguneroko ekintzak burutzeko zailtasunak dituztenei laguntza emozional eta fisikoa eskaintzen diegu.

Horretarako negoziazio kolektiboak eskaintzen zigun testuingurua ezin hobea zen, bere markoak muga argiak baititu Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan baldintzak hobetzeko.

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua titulartasun publikoko zerbitzu bat da, udaletxekoa zehazki, eta hauek dira batez ere lehiaketa publikoen bitartez gestio pribatuaren eredua bultzatu dutenak, oinarrizko zerbitzu hau kaudimen sozial gutxiko enpresen esku utziz.

Lehiaketa publiko hauetan ezartzen da prezioa orduko baina gutxieneko preziorik gabe, langile bakoitzaren gutxieneko ordu kopurua ez da bermatzen eta langileak subrogatu edo ez ezartzen da langile ebentuala eta teknikoa kontuan izan gabe. Azken finean, zerbitzua zein baldintzatan eskaini ezartzen da. Zerbitzu publiko hau eskaintzen duten langileen erekonozimendu gabezia, baldintzen eta lan-eskubideen berme diren klausula sozialen gabezian islatzen da eta hauek udaletxeen lantzen dituzten pliegoetan azaldu beharko lirateke.

Horregatik Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren defentsaren dinamikaren zati bat Udaletxe eta Amankomunitateei beronen egoera larriaren berri jakinaraztea izan da. Erakundeen agendetan sartu dugu udaletxeetako talde desberdinei interpelatuz eta bldintza pliegoeta neurriak hartu eta mozioak bultzatzeko eskatuz.

Orain arte mobilizazio asko egin ditugu, 10 eguneko lan-uzte partzialak eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbizuko diagnostikoa eta konponbidea udalerri desberdinetara eraman dugu. Egun, Getxoko udaletxeko taldeekin elkarrizketan gabiltza, Barakaldoko plenoan eztabaidatzeko zain gaude eta Portugaleteko udaletxean mozioa eztabaidatu eta onartu da. Bertan langile guztien subrogazioa jasotzen da, lan-poltsa, lanorduak bermatzen dira, lan-baldintzak hobetzeko eta enpresen irabaziak mugatzeko gutxieneko prezio bat ezartzen da, arriskun prebentzioaren legea betearazten da eta zerbitzuaren ebauaketa egiten da langileen parte-hartzearekin.

Gure ustez, eta honek pauso handia dirudien arren, langileok dugun lan-eskubideak bete besterik ez dira egin eta, beraz, titularra den erakundeak duen bere erantzunkizuna bete besterik ez. Hala ere, plenoetan onartutako mozioak ez dira derrigorrez betebeharrekoak eta efektibo egiten direnean poztuko gara.

Gainera, gogoratu behar da 5 urte baino gehiago daramagula soldatak izoztuta eta patronalak, titularitate eta finantziazio publikoa duen zerbitzu honen kudeatzailea denak, atzerakoiak diren neurriak aurkeztu ziuen, hala nola, lan jardueraren urtekotasuna eta KPIaren azpitik dauden soldata igoerak.

Egoera honek mobilizazioekin eta lanuzte partzialekin jarraitzera behartzen gaitu. Maiatzerako bi lanuzte partzial egitera deitu dugu, 25ean 12tatik 3tara Mungian elkartuz bertan udaletxeko plenoa ospatu bitartean, eta maiatzaren 31an 10tatik ordu 1tara Bilboko plenoa ospatzen ari diren bitartean udaletxea inguratuz.

Asko dago egiteko eta aurreratzeko, horregatik lanuzteak eta mobilizazioak egiten jarraituko dugu, herriz herri joanez.

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.