2020-10-21 19:59
‘Euskara eta lan-mundua; bada etorkizunik?’ Galdera horri erantzuten saiatu dira Lorea Agirre Dorronsoroâ€'Jakin aldizkariko zuzendariaâ€', Kike Amonarriz Gorria â€'Euskaltzaleen Topaguneko presidenteaâ€' eta Pello Igeregi â€'ELAren euskara arduradunaâ€' sindikatuak Bilbon duen egoitzan egindako hitzaldian.

Euskaraldiaren bigarren ekitaldia ate-joka dagoen honetan, hiru hizlariek hausnarketa interesgarriak utzi dituzte. Pello Igeregi izan da lehenengoa hitza hartzen. Baikorra dela aipatu arren â€'“euskara bizi da bere aldeko militantzia dagoelako”â€' kezkarako hiru elementu aipatu ditu: “despolitizazioa; neoliberalismoa â€'interbentzio publikoaren aurkakoa delako eta kolektiboaren aurrean kulturaren indibidualizazioa bultzatzen duelakoâ€'; eta euskara esparru politikoki zuzenean kokatzeko dagoen joera”.

Sindikatu bezala ELAk euskararen alorrean egin ditzakeen ekarpenen inguruan ere mintzatu da. “Hiru ekarpen nagusi aipatuko nituzke. Lehena euskararen politizazioa, hitzaren zentzurik nobleenean; bigarrena euskara borroka tresna bihurtzea; eta, hirugarrena, lantokiak euskalduntzea. Eta hemen asko daukagu egiteko, gutxi egin dugulako”.

Ondoren Lorea Agirrek hartu du hitza. Baikorretik baino ezkorretik gehiago duela esan du, baina ezkortasunak ez dio borrokarako gogorik kentzen. Azken 50 urteetan euskararen alorrean asko lortu dela aipatu du, baina hainbat hipotesi ez direla bete ere aitortu du. “Adibidez, lehen esaten zenaren kontra, euskararen jakintzaren handitzeak ez du bere erabilera handitu neurri berean”.

Euskarak dituen erronken eta zailtasunen inguruan hitz egin du. “Mundua asko aldatu da. Gu ere aldatu gara. Neoliberalismoa ez da soilik egitura ekonomiko bat, gero eta gehiago gu geu zeharkatzen gaituen egitura bat da, gero eta harreman indibidualistagoetara eramaten gaituelarik. Lehen errazagoa zen. Euskara eta herriaz mintzatzen ginen, herriaz hitz egiten genuen, ikuspuntu antropologiko batetik ere. Orain identitatea kontsumoarekin lotuta dago, ez herriarekin”. Testuinguru honetan euskara erabiltzea ekintza demokratizatzaile bat dela gaineratu du, emantzipaziorako bide bat.

Kike Amonarriz euskararen egoeraren inguruan egun batzuetan baikor eta beste egun batzuetan ezkor esnatzen dela aipatu du, eta baikorrak izateko zein ezkorrak izateko arrazoiak eman ditu. “Duela 15 urte ELAk euskararen inguruan antolatutako solasaldi batean parte hartu nuen, eta bertan esandakoak etorri zaizkit burura. Saio horren bueltan liburuxka bat atera zen, eta errepasatzen aritu naiz. Duela 15 urte esandakoak irakurri ostean jabetu naiz gauzak asko aldatu direla, baina euskararen erronkak orokorrean ez direla aldatu”.

Euskara bidegurutze batean dagoela uste du, eta hori azaltzeko hiru arrazoi eman ditu. “Batetik globalizazioak mundua asko aldatu du: bidaiak, teknologia berriak, ingelesaren zabalkundea â€'pentsa, Errusiak Eurovisionen ingelesez ere kantatu izan du!â€', migrazioak... Honek guztiak hizkuntzetan eragina du. Bestetik, Euskal Herriko panorama sozio-politikoa ere asko aldatu da azken 10-20 urteetan; duela hamar urte pentsaezinak ziren argazkiak gaur posible dira. Eta, azkenik, aipatuko nuke Euskal Herriko parte handi batean euskararen ezagutzaren orokortze bat dagoela 25 urtez azpikoen artean, batez ere EAEn eta Nafarroaren iparraldean. Baina afera honakoa da: nola egin jauzi ezagutzatik erabilerara. Eta hor dago erronka. Bestela, urte batzuk barru umeek ikusiko dute guraso guztiek euskaraz jakin badakitela, baina inork ez duela erabiltzen”.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.