2020-03-30 10:07
Espainiako Gobernuaren 10/2020 Dekretua indarrean sartu da, Koronabirusaren hedapena murrizteko asmoz oinarrizkoak ez diren zerbitzuak eteteko. Bada, zein da orain oinarrizko zerbitzuak ez diren sektoreetan lan egin behar duten langileek jakin beharrekoa? Nori eragiten dio azken Dekretu honek eta berreskuragarria izango den ordaindutako baimena? ELAk argibideak ematen ditu jarraian.

 10/2020 Dekretuari buruz langileek jakin beharrekoak:

  1. Azken dekretu hau ez zaie aplikatuko ERTE edo aldi baterako ezintasunagatik kontratua etenda dutenei eta telelanaren bidez lan egiten dutenei.
  2. Funtsezko jarduera batean (HEMEN ZERRENDA) lan egiten baduzu, normaltasunez joan behar duzu zure lanpostura.
  3. Funtsezkoa ez den jarduera batean lan egiten baduzu, ordaindutako lizentzia berreskuragarria aplikatuko da:
  • Baimena 2020ko martxoaren 30etik (astelehena) apirilaren 9ra (osteguna) luzatuko da, biak barne.
  • Neurria 30ean aplikatu ezin den enpresetan, baimena 31n hasiko da.
  • ADI: enpresek gutxieneko zerbitzuak ezar ditzakete mantentze-lanetarako, jaiegunetako jarduera erreferentziatzat hartuta.
  • Enpresen itxiera amaitzean negoziatu beharko da denbora hori berreskuratzea.
  1. Sektore publikoa eta administrazioetatik azpikontratatutako enpresak: administrazio bakoitzak erabakiko du baimen hori nola aplikatu.
  2. Zalantzazkoa edo eztabaidagarria den jarduera batean lan egiten baduzu, egon zaitez enpresak agintzen dizunaren arabera, eta ados ez bazaude, jo ezazu sindikatura egoera agintari eskudunaren aurrean salatzeko.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.