2020-09-04 11:58
Gasteizko Artium Museoko jendaurreko arretako langileen gehiengo oso zabalak bat egin du irailaren 4rako deitutako lehen greba deialdiarekin. Irailaren 9a eta 11a ere greba egunak izango dira. Irailaren 15erako lan gatazka hau konpontzen ez bada greba mugagabea izango da egun horretatik aurrera.

Artium Zentro-Museoko langile hauek mobilizazio-plan bati ekin zioten uztailean, zerbitzuaren lizitazio berriaren oinarrietan 2018ko azken lizitazioarekin alderatuta aurrekontua %20 murriztu zela egiaztatuta. Orain arte hainbat mobilizazio egin dituzte, lanpostuak eta lan-baldintzak babestea eta kalitatezko zerbitzua defendatzea helburu.

Orain mobilizazioetan urrats berri bat ematea erabaki dute, eta irailaren 4a lehen greba eguna izan da. ELAk sektorean duen arduradun Ane Romerok azpimarratzen duenez, langileen gehiengo oso zabalak bat egin du deialdiarekin. “Sarreretan ez dago inor, ezin da txartelik erosi ez dagoelako salduko dizun inor, gela asko itxita daude… Oso pozik gaude langileek eman duten erantzunarekin. Gure oinarrizko eskaerak betatzen ez badira â€'iragarritako murrizketak ez aplikatzea, lanpostu guztiak mantentzea eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeaâ€' irailaren 15etik aurrera greba mugagabea hasiko dugu”.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.