Gaur greba eguna da Osakidetzan. SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Osakidetzan deitutako 5 greba egunetatik lehenbizikoa da hau eta esan dezakegu langileen erantzuna irmoa izaten ari dela. Eguerdiko 12etan manifestazio jendetsuak egin dira hiru hiriburuetan. Manifestazio horiek OPA Herri Plataformen, beste erakunde batzuen eta erabiltzaileen babesa izan dute. Sindikatuek salatu dute gutxieneko zerbitzuak gero eta gehiago direla eta milaka langile greba egiteko eskubiderik gabe utzi dituztela.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.