2020-09-04 13:52
Productos Tubularesen (Trapagaran, Bizkaia) teilatuen mantentze lanak egiten ari zen Langoitia enpresako langile bat hil da lan istripu baten ondorioz. Productos Tubulareseko Enpresa Batzordeak bere samina erakutsi nahi du, eta irailaren 4an egun osoan gelditzea erabaki du, dolua adierazteko.

ELAk gogorarazi du aurten gutxienez 43 langile hil direla Hego Euskal Herrian lan-istripuan, eta horiei Covid-19aren ondorioz hildakoak gehitu behar zaizkie.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.