2020-02-21 12:54
Otsailaren 20an lan-istripu hilgarria gertatu zen Gasteizen. Perez San Roman enpresaren obra batean lanean zebilen langile azpikontratatua, oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio, zendu zelarik. Aipatu beharra dago lan-istripua hilaren 19an gertatu zela eta langilea egun bat beranduago zendu zela ospitalean, istripuak eragindako lesio larrien ondorioz.

Urtea hasi denetik hamabigarren lan-istripu hilgarria (gehi desagertutako bi lagun) litzateke gertatutako hau , baina eraikuntza sektorea, zoritxarrez, ezbehar-tasa altuko sektorea da eta hau lan-baldintza geroz eta prekariogoen isla argia da. Egoera larri honen aurrean, langileen osasuna eta bizitzaren kontura kostuak aurreztea beste helbururik ez duen era honetako gehiegizko jardueren kontrako berehalako neurri publikoak exijitzen ditu ELAk.

ELAk bere babes eta elkartasuna adierazi nahi die hildakoaren senitarteko eta hurbilekoei, eta urtero 50 pertsona baino gehiagoren heriotza eragiten duen lakra honen aurka mobilizatzeko deia luzatzen du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.