2020-11-04 11:42
Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako langabezia-datuen arabera, irailean 5.524 langabe gutxiago zeuden izena emanda Hego Euskal Herrian, langabezian dauden pertsonak 177.379 dira. Aurreko hilabeteetan ez bezala, langabeziaren jaitsierak EAEn izan du eragina, baina ez Nafarroan. EAEn langabezia 6.287 (-% 4,34) pertsonatan murriztu den bitartean; Nafarroan, berriz, maiatzetik lehen aldiz igo da langabezia, 763 langabe gehiago daude (+%2).

Langabezian jaitsiera handiena izan duten sektoreak honakoak izan dira: industria 856 langabe gutxiago(-%3,9), zerbitzuak 4.032 eta eraikuntza 316 (-%2,8). Nekazaritzaren sektorean 571 langabe gehiago daude (+%12,1). Industriak eta zerbitzuen sektoreak bultzatuta, datuek hobera egin duten arren, sektore horiek otsaileko mailatik urrun jarraitzen dute.

Urte arteko datuei dagokienez, 2019ko urriarekin alderatuz, datuak ez dira positiboak. Langabezia %20,5 hazi da Lan Ministerioak emandako datuen arabera. Horrek esan nahi du, orain dela urtebete baino 30.180 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian.

Bestalde, gazteen langabeziak behera egin du 1.446 pertsonatan (-%7,6); 2020an behera egin duen bigarren aldia da. Hala ere, zifra horiek ez dute gazteak bizitzen ari diren egiturazko arazoa konpontzen. Prekarietatearen arazoari 17.570 pertsonari eragiten dien langabezia gehitu behar zaio; horrek suposatzen du gazteen langabezia %49 igo dela otsailetik hona.

Pandemiaren bigarren bolada honen aurrean eta ziurgabetasun-testuinguru honetan, langile klaseak administrazioen aldetik neurriak behar ditu. Beste enplegu-politika batzuk behar dira, ekoizpen-eredua aldatuko dutenak eta enplegua baldintza duinetan sortu eta finkatuko dutenak. Horretarako, inbertsio handiagoa egin behar da sektore publikoan, eta gobernuek esku-hartze handiagoa izan behar dute sektore estrategikoetan. Neurri horiekin batera, pandemiak gehien kaltetzen dituen sektoreentzako laguntzak eman behar dira, pobrezia-egoerak saihesteko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.