2020-06-02 12:39
Enplegu Zerbitzu Publikoak argitaratutako datuek erakusten dute HEHan erregistratutako langabeen kopuruak gora egin duela berriro, nahiz eta igoera hau aurreko hilabeteetan baino gutxiago izan. Langabe kopurua 182.852koa da. Datuek agerian uzten dute enplegua ez suntsitzeko premiazko neurriak beharrezkoak direla.

EAEn, apirileko datuekin alderatuta, 3.072 langabe gehiago daude, hau da, %2,22 gehiago. Nafarroan, igoera %1,72koa izan da, alegia, 695 langabe gehiago daude.

Urtetik urterako datuetan, 2019ko maiatzarekin alderatuta, langabeziaren igoera %24,5ekoa da EAEn eta %31,6koa Nafarroan. Gaur egun, duela urtebete baino 37.716 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian.

Langabeziaren igoerak 25 urtetik beherako gazteengan izan du eragin handia; otsailaz geroztik,%32,8 igo da langabezia, eta horrek erakusten digu zer kalteberatasun-maila duten. Sektore kaltetuenak, aurreko hilabeteetan bezala, industria (+%3,5) eta zerbitzuak (+% 2,2) izan dira.

Egoera horren aurrean, ELAk enpleguari eusteko konpromisoa hartzeko eta neurriak hartzeko exigitzen dio Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, epe laburrean milaka enpresa eta lanpostu suntsi ez daitezen. Horretarako, ezinbestekoa da sindikatu guztien, patronalaren eta Eusko Jaurlaritzaren edo Nafarroako Gobernuaren arteko akordioa.

Enplegua ez suntsitzeko lehen urratsa izan behar du ELAk enplegu-erregulazioko espedienteak pixkanaka osatuko dituen funts bat sortzeko proposamenak. Horrekin batera, ekoizpen-eredua aldatzeko estrategia publiko sakona behar dugu. Bizitza erdigunean kokatuko duen sistema ekonomiko bat behar dugu, pertsonen beharrei erantzungo diena, eta, horretarako, ezinbestekoa da lanpostuak ez suntsitzea, enpresak eraldatzea baizik. Neurri horiekin batera, langabeentzako laguntzak aldatu behar dira, pobrezia-egoerak saihesteko eta inor bidean ez geratzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.