2018-09-04 13:20
Enplegu berri bat edo kontratu berri bat dutenen egoera oso larria da: 2018an egin diren kontratu guztien % 91,8a behin-behinekoa izan da, eta uztaila arte egin diren behin-behineko kontratuen % 62,6a hilabete bat baino denbora gutxiagorako egin da (obra edo zerbitzu, bitartekotasun kontratuak eta produkzioaren egoeragatik egindakoak kontuan hartuta). Honi gehitu behar zaio mugagabeko kontratuen % 35,9ak lanaldi murriztua duela, eta lanaldi murriztua duten kontratuen ia 10etik 7 emakumeen esku daudela.

Enplegu zerbitzu publikoak gaur argitaratutako datuek Hego Euskal Herrian 156.270 pertsona langabezian izena emanda daudela erakusten dute. Hauetatik 90.655 emakumeak dira, % 58a. Bilakaerak erakusten du langabezia azken hilabetean 2.644 pertsonatan hazi dela, eta 12.891 lagunetan jaitsi azken urtean.

Langabezia tasa 28-EBkoaren ia bikoitza da. 156.270 langabetu daude Hego Euskal Herrian, eta langabezia tasa % 12,8koa da, 28-EBekoa baino 6 puntu altuagoa (% 6,8koa da). Soilik Espainiar Estatutak eta Greziak dute langabezia tasa altuagoa.

Langabetuen % 57,4ak ez du inolako langabezia saririk jasotzen (88.144 pertsonek). Eta kotizaziopeko langabezia saria soilik % 28,2ak jasotzen du.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.