2020-02-12 12:17
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetako 200 bat lagunek itxialdia egin dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan azken egunotako lan istripu hilgarriak salatzeko. Lan prekaritateari aurre egiteko baliabide guztiak berehala erabiltzea exijitu diote Jaurlaritzari, besteak beste, Ikuskaritza edota Osalan. Era berean, sindikatuetako ordezkariek gogor salatu dute Zaldibarko luizian bi langilek desagertuta jarraitzen dutela eta 2020 hasi denetik jada 11 pertsona lanean hil direla.

Berriro ere, lan istripu hilgarrien atzean prekaritate dagoela salatu dute. "Langileen aurka prekaritatea darabilen patronal aseezina da honen erantzulea eta patronal honekin erabat lerrokatuta dagoen Eusko Jaurlaritza konplizea”, baieztatu dute.

Erakundeei politiken aldaketa bat exijitzeko mobilizazioa deitu dute otsailaren 13rako Bilboko Arriaga Plazan, 18:30etan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.