2020-02-04 13:24
Atzo otsailaren 3an arratzaldez Tecresa enpresako langile bat zendu zen GHI Hornos Industriales enpresan, Galdakaoko Aperribai auzoan. Langileak 40 urte zituen eta Laudiokoa zen.

Dirudienez  oraindik argi ez dauden arrazoiengatik langilea labe baten bi pieza ezberdinen artean harrapatua geratu zen. Tecresa enpresa GHIko aspaldiko azpikontrata bat da eta adreilu erregogorrekin labe estalduretan aritzen da.

ELAk langilearen senide eta lagunei doluminak adierazi nahi dizkio eta batera istripuaren ikerketa egiteko exijitzen du arrazoiak eta erantzukizunak argitzeko.

Hasi berri dugun 2020 honetan, badira behintzat 10 lagile zendu direnak lan istripu hilgarri baten ondorioz Hego Euskal Herrian. Datu hau onartezina izanik  Gasteizko eta Nafarroako Gobernuek eta baita patronal ezberdinek ere erreakzionatzea eragin behar luke,  lan osasun eta segurtasunari enpresetan lehentasuna emateko eta lan istripu eta lan gaixotasunen oinarrian dagoen prekariatearen aurka neurriak ezartzeko.  

GHIko langileria ordu erdiko geldialdia egiteko deialdia egin du  enpresan bertan. Lan-istripu hilgarri berri hau salatzeko eta ezbeharren kontra jeikitzeko eta mobilizatzeko ELAk  bai Galdakaon eta baita Laudion ere gaur arratsaldeko 7etan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera dei egiten du .

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.