2019-04-04 09:13
Araban gertatutako azken heriotzaren ondoren, dagoeneko hamaika dira 2019an hildako langileak. Lan istripua Gorbeia merkatalgunean gertatu zen eta 61 urteko langilea zendu zen. ELAk bere gaitzespena agertu nahi du ezbehar berri honen aurrean, nola hildakoaren senitarteko eta hurbilekoei, hala Arabako langileria osoari, bere babes eta elkartasuna adierazi nahi dien aldi berean.

Laneko “istripuak” beharrezko neurrien bitartez desagertaraziko lirateke, baina lantokietan irabazi ekonomikoak langileen osasunaren aurretik lehenesten dira. Patronalak lan-baldintza eskasak areagotzen dihardu lan-erreformak baliatuz, eta erakunde publikoek ez dute interbentzio neurri eraginkorrak hartu eta haien interesen aurka egin nahi.

Egoeraren larritasunaren aurrean, ELAk antolakuntza eta mobilizaziorako deia berresten du, lan baldintza duinak eskuratu, eta 2018an 67 lagunen heriotza eragin zuen odolhuste honekin behin betiko amaitzeko helburuarekin.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.