2020-06-02 12:03

1. Gaixotasunaren koadro klinikoa

Arnas infekzio akutua, sintomen bat-bateko agerpenarekin, besteak beste, sukarra, eztula edo aire-faltaren sentsazioa.

 

2. Gaixotasunaren diagnostikoa

Infekzioa izan dezakeela susmatzen bada, PCR bat egingo zaio lehenengo 24 orduetan, edo egokitzak jotzen den diagnostiko molekularreko beste teknika bat.

- EAEn ere PCR bat egingo zaie berehala harreman estuei. Sintomak badituzte eta PCR negatiboa bada, 48 ordura errepikatuko da. Sintomarik ez badute eta PCR negatiboa bada, 7 egunera errepikatuko da.

- Horrez gain, Nafarroan PCR bat egingo zaie langile sozio-sanitarioei lantokian agerraldiren bat dagoenean, bai eta osasun-sektorean, sektore sozio-sanitarioan, etxez etxeko laguntzan, espetxeetan eta etxeko enplegatuetan lehen aldiz lanean hasten diren langileei ere.

 

3. Kasuen sailkapena

COVID-19 kasuak honela sailkatzen dira:

- Susmagarria: irizpide klinikoa betetzen du PCRa egin arte
- Infekzio aktiboarekin baieztatua:
- Klinikarekin edo gabe, eta PCR positiboa.

- Irizpide klinikoa betetzen duela, PCR negatiboa duela eta IgMri emaitza positiboa eman diola serologiagatik. - Probablea:
- Arnas infekzio akutu larria, irizpide kliniko eta erradiologikoarekin bateragarria, PCR negatiboarekin. - PCR eztabaidaezina duten susmagarriak.

- Baztertuak: PCR eta IgM negatiboa duten susmagarriak, susmo kliniko handirik gabe.

 

4. Kontaktuen sailkapena

Kontaktu estutzat hartuko da sintomak hasi baino 48 ordu lehenagotik kasuarekin kontaktua izan duen edozein pertsona, baldin eta honako hauek badaude:

- Kasu baten zaintza egin izana.

- Kasu baten leku berean 2 metro baino gutxiagora eta 15 minutu baino gehiagoz egotea.

- Hegazkinez, trenez edo ibilbide luzeko beste garraiobideren batez bidaiatzea, kasuaren inguruko bi eserlekuko erradioan, identifikatu ahal denean.

Kontaktu estuak ebaluatzeko, babes-neurrien erabilera eta higiene nahiz urruntze-gomendio fisikoen jarraipena hartu beharko dira kontuan.

 

5. Kasuak maneiatzea

Koadro klinikoa duten langileek dagokien osasun-zentroari, osasun-kontseiluaren zerbitzuari (900 20 30 50/948 29 02 90) edo, behar izanez gero, 112ri jakinarazi behar diete beren egoera.

Kasu susmagarri guztiak isolamenduan mantenduko dira PCRaren emaitzaren zain, eta kontaktu estuak bilatzeari ekingo zaio.

Kasuen isolamendua sukarra eta koadro klinikoa konpontzen direnetik 3 egunera arte mantenduko da, eta sintomak hasten direnetik 14 egunera gutxienez.

Sintomarik gabeko kasuetan, diagnostikoaren datatik 14 egun igaro arte mantenduko da isolamendua.

Ezin bada bermatu kasu arinak benetan isolatuko direla, hoteletan edo horretarako prestatutako instalazioetan isolatuko direla adieraziko da.

Lanera itzultzeko, beharrezkoa izango da PCR negatiboa izatea eta sintomak gutxienez hiru egun lehenago konpontzea.

Osasun-agintariek prebentzio-zerbitzuei jakinaraziko dizkiete baieztatutako kasuak; kasu susmagarriek eta probableek, berriz, baja medikoa jakinarazi behar diote enpresari, prebentzio zerbitzuari horren berri eman diezaion.

 

6. Kontaktuak maneiatzea

Kasu susmagarri bat hautematen denean, kontaktu estuak identifikatzen hasiko dira.

Prebentzio-zerbitzuak lan-arloko kontaktuak ikertuko ditu, eta osasun-agintariei jakinaraziko dizkie isolamendu-irizpideak betetzen dituztenak.

Osasun-langileen kontaktu estuak prozedura espezifikoen bidez maneiatuko dira.

Kontaktu estuak identifikatzeko, kasuaren sintomak hasi baino 2 egun lehenagotik isolatu arteko aldia hartuko da kontuan. Sintomarik gabeko kasuetan, diagnostikoa egin baino bi egun lehenagotik.

Baieztatutako kasuen kontaktu estuek zaintza aktiboa eta berrogeialdia egingo dute etxean, 14 egunekoa, azken kontaktuaren datatik zenbatzen hasita. Sintomak agertzen baditu, kasu susmagarritzat hartuko da, eta berehala autoisolatu beharko du, bere egoeraren berri lehenbailehen emanez.

Kasu susmagarri bateko bizikideen zaintza eta berrogeialdia ezarri ahal izango dira, eta amaitu egingo da PCRaren emaitza negatiboa bada.

Kasu susmagarrien berrogeialdia baloratu ahal izango da, laborategiko emaitza 24-48 ordutan bermatu ezin bada.

 

7. Aldi baterako ezintasuneko prozesuak

Langileak kutsatzeagatiko edo isolatzeagatiko aldi baterako ezintasun-aldiak, salbuespen gisa, lan-istripuarekin parekatutako egoeratzat hartuko dira, soilik Gizarte Segurantzaren sistemako aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikorako.

Prozesu horien kontingentzia erabakigarria gaixotasun arrunta izango da, lana egiteko arrazoi esklusibo gisa gertatzen diren kutsatze- kasuetan izan ezik. Sektore sanitarioan eta soziosanitarioan lan-istripu gisa aitortzeko, prebentzio-zerbitzuak egiaztatu behar du kutsatzea lan-eremuan gertatu dela.

Parteak langilearen presentzia fisikorik gabe emango dira, eta atzeraeragina izango dute kutsatzea edo isolamendua hasi ondoren jakinarazten bada.

Kasu susmagarrien, baieztatuen eta probableen baja eta alta medikoa lehen mailako arretak emango ditu beti.

Kontaktu estuen isolamenduagatiko baja eta alta medikoa ere lehen mailako arretak emango ditu, Nafarroan izan ezik, horiek ISPLNk emango baititu.

Prebentzio-zerbitzuak txostena egingo du, lan- arloko harreman estuen aldi baterako ezintasun-egoera egiaztatuta gera dadin.

 

PDFa deskargatzeko

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.