2020-04-23 12:37
Iragan astean, Lan Arloko epaitegek arrazoia eman zioten ELAri Miranda Fundazioko (Barakaldo), Abeletxeko (Ermua) eta Arandiako (Arrigorriaga) egoitzetan segurtasun-materialik ez zegoelako; Barakaldoko Sanitas (Barakaldo) eta Gurena Txurdinaga (Bilbo) erresidentzien inguruan erabaki gabe geratu zen. Apirilaren 23an, Lan Arloko Epaitegiak ELAri arrazoia eman dio Barakaldoko Sanitas egoitzan eta Gurena Txurdinagan (Caser) norbera babesteko ekipamendurik ez dagoelako.

Epaitegiak, bi egoitzetan Norbera Babesteko Ekipamendurik ez dagoela onartzeaz gain, premiaz eskatzen du horiek hornitzea eta ezarritako protokoloak aplikatzea: egiten ari ez diren testak egitea eta garbiketa-zerbitzua indartzea.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.