2020-03-26 11:00
Lan-agintaritzak ebatzi du ezestea Eurest Euskadi enpresak eskatutako ezinbesteko ERTEa lizitazio publikoko eskola-jantokietan, ikastetxe publikoetakoetan. ELAk jakinarazi zien posible zela kontratuei eta soldatei eustea eta kostua erreklamatzea kalte eta galera gisa kontratazio-organoen aurrean, hala jasotzen zelako. Lizitazio-pleguetan eta hala ezartzen zuen Sektoreko Kontratuen Legeak

ELAk gogoratu nahi du hezkuntza-zerbitzua bertan behera utzi  eta ikastetxeak ixteko agindua eman zenetik, jantokiko edo eskola-garraioko zerbitzuen enpresa esleipendun guztiak presaka hasi zirela ezinbesteko ERTEak eskatzen.

Haien asmoa da galera ekonomiko ahalik txikiena izatea, ahalegin guztia sektoreko langileei jasanaraziz. Langileen kolektiboaren prekarietate-egoera zein den jakinda, ez zuten bestelako neurririk hartu egoera horren eragina minimizatzeko, berez baldintzak prekarioak direlarik gehienbat feminizatuta dagoen sektore batean.

Egoeraren hasieratik, eta lan-neurriak jasotzen dituen martxoaren 17ko Dekretua eman aurretik, enpresekin egindako bileretan, ERTEren eskaera baino ez ziguten jakinarazi, eta ez zuten inolako konpentsazio edo neurri alternatiborik negoziatu nahi. ELAk jakinarazi zien posible zela kontratuei eta soldatei eustea eta kostua erreklamatzea kalte eta galera gisa kontratazio-organoen aurrean, hala jasotzen zelako. Lizitazio-pleguetan eta hala ezartzen zuen Sektoreko Kontratuen Legeak

Enpresek ez zuten entzun nahi izan. Errazagoa zen egoera osoa emakumezko langileei egoztea administrazioari erreklamatzea eta aurre egitea baino; izan ere, esleitutako eta onartutako aurrekontua edukita, gastu hori aurreikusita zegoen, eta aurreztu egin behar zen, langile-kolektiboaren ahaleginaren eta sakrifizioaren kontura.

Jaurlaritzak gerora emandako Dekretuak bai enpresekin bai lan-agintaritzarekin izandako elkarrizketetan ELAk izandako posizioa zuzena zela frogatu zuen.

Gaur emandako ebazpenak ezetsi egiten du Eurest enpresak  eskatutako ezinbesteko ERTEa, bai baitago kalte-ordainak jasotzeko eskubidea eta soldatak kalte-galeratzat erreklamatzeko aukera, eta babestu egin du aste hauetan esan duguna; horrela minimizatu egin ahal izan da egoera horrek egoera ahulenean dagoen kolektiboarengan dituen ondorioak.

ELAk beti defendituko du ERTE bat azken neurria izan behar dela, guztien artean erasokorrena delako, eta enpresek, baina, bereziki, Eusko Jaurlaritzak eta administrazio publikoek beren gain hartu behar dituztela langileekiko erantzukizunak eta betebeharrak, bai eta azpikontratei dagozkienak ere, egoera horretan dauden langileen soldatak eta baldintzak beren gain hartuz. Honek ez du eragingo aurrekontuan zegoena baino gastu handiagorik, bere horretan jarraituko baitu.

Gainera, langileak enpresa esleipendunen mende dauden eta administrazio publikoekin kontratuak dituzten kasuetan ERTEak atzera botatzeko eskatuko du ELAk.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.