2019-07-10 11:08
Kutxabank Publikoaren aldeko Plataformak prentsaurreko bat eman du azken hilabete hauetan gure finantza erakundeari buruz eta beronen jabegoa duten fundazioei buruz agertu diren albisteen balorazioa egiteko.
  • BBK eta Vital Fundazioen patronatukideak modu demokratikoan hautatu behar dira, demokrazia batean egonez gero, gutxienez Kutxan egin den antzera.
  • Erakunde publiko guztietan, hauteskundeak daudenean, emaitzen arabera ordezkariak berriztatzen dira, hemen izan ezik.
  • Une honetan ordezkaritza duten bi alderdik ezin izan dute inor proposatu BBKn eta Vitalen fundazioetan.  Eta sindikatuek, ELAk eta LABek adibidez,  ezin dute hiru fundazioetan parte hartu.
  • Gizarte Ekintza kudeatzen duen BBK-ko buruak ezin du 380.000 euro kobratu urtero, Xabier Sagredo jaunak jasotzen duen moduan.
  • Ez litzateke normala izan behar herritarren %98k Kutxabank norena den ez jakitea.
  • Kutxabanken ez dadila Euskaltelekoa geratu: pribatizatu, fondo putreei erdioparitu, zuzendariek milioiak jaso, langileen eta hornitzaileen baldintzak txarragotu.

1. Fundazioetako patronatukideen hautaketa demokratikoa

Aurrezki Kutxak kudeatzeko eredu nahiko demokratikoa zegoen eta beraien batzar nagusietan alderdi guztiek, sindikatuek eta ezarleek parte hartzen zuten. Orain, BBK eta Vital Fundazioetan patronatukideak ez dira  demokratikoki aukeratzen.

Horregatik Plataformak gizarteari, fundazioei eta alderdiei eredu demokratiko baterantz joateko, beste erakunde publikoetan egiten den sistema proposatu nahi die eta gutxienez, Kutxa Fundazioan egiten den moduan gutxienez.

Finantza arloan eta ekonomian aditua izatea edo gizarte arloa ezagutzea ezinbesteko baldintzetako bat da hiru fundazioetako patronatukidea izateko baina alderdi guztiek hautagaiak aurkezteko aukera eduki behar dute eta ez da inor baztertu behar orain gertatzen den moduan.

Horiez gain, aurrezki kutxen eredu demokratikoagoa berreskuratu ahal izateko ordezkaritza sindikal osatuagoa egotea behar da eta, horretarako, fundazioetako kide kopurua handitzea proposatzen dugu, adibidez 21 bat kide izan arte.

Bestalde, pribatizazio arriskua kentzeko, akzioen jabetza euren jatorrizko jabeei itzuli behar zaiela uste dugu, hau da, Aldundiei eta udalei eta fundazioak kudeatzaile hutsak izatea. Horrela, Euskaltelen gertatu den egoera tamalgarria Kutxabanken gertatzea saihestuko genuke. .

Bestetik, gaur egun daukagun oligopolio bankarioa sortzeko, erabaki politiko baten bidez aurrezki kutxak eraitsi zirenez, isilean eta inork ez jakiteko moduan, ez da harrigarria herritarren %98k Kutxabank norena den ez jakiteak eta horrek zinez kezkatzen gaitu.

2. Gizarte Ekintzaren kudeatzaileen jarrera etikoa

Gure erabateko desadostasuna ere adierazi nahi dugu Xabier Sagredo jaunak, BBKren Gizarte Ekintza kudeatzen duen erakunde baten buruak,urtero 380.000 euro kobratzearekin, bere ohiko soldatari, Iberdrolako Administrazio Kontseiluan parte hartzeagatik jasotzen dena saria gehitu zaiolako. Normala al da?

Bestetik ikusi dugunez patronatukide batzuen artean fundazioetatik dirulaguntzak jasotzen dituzten erakundeetako kide batzuk proposatu dira edo badaude eta hori ere ez da etikoki onargarria. Horrek saihestu beharreko interes gatazka nabarmena sortzen du.

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.