2020-09-07 12:25
ELAk bat egin du Productos Tubulareseko (Trapagaran, Bizkaia) enpresa-batzordeak egindako deiarekin, eta irailaren 4an (ostirala) langile baten heriotza salatzeko enpresaren instalazioen aurrean egindako kontzentrazioan parte hartu du. Langilea, jatorriz senegaldarra, Langoitia Estructuras Metálicas enpresako kidea zen, eta teilatuak mantentzeko lanetan ari zen Productos Tubularesen, 20 metroko altueratik erori zenean.

 Leire Heredia ELAko Laneko Segurtasun eta Osasun kabineteko kideak hildakoaren neska-lagunari eta arrebari elkartasuna adierazi ondoren â€' antza denez, Euskal Herrian dituen senide bakarrak â€', berretsi du istripuak ez direla fenomeno meteorologikoak, eta ez dela kasualitatea biktima berri hori azpikontrata bateko langilea eta etorkina izatea.

Urte honetan, gutxienez 43 langile hil dira Hego Euskal Herrian lan-istripuz, eta Covid-19k hildakoak gehitu behar zaizkie.



 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.