2019-05-31 08:06
Kale-garbikuntzako langileekin alderatuta jasaten duten soldata arrakala ezabatu dezaten eskatzen dute grebalariek. Komisaldegietako langileekiko %13ko aldea dago euren soldatatan; %7koa eraikin judizialekiko. Grebalariak Eusko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratu ziren maiatzaren 30an Jaurlaritzaren jarrera salatzeko; izan ere, gehiegizko zerbitzu minimoak ezarri ditu patronala babesteko asmoz. Hiru sektoreak Administrazioaren azpikontratak dira, desberdintasun bakarra da kaleko garbikuntzan %80 gizonezkoak direla, eta beste bi sektoretan %95 emakumezkoa

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Segurtasun Sailek aukera ezin hobea dute praktikan jartzeko berdintasunaren alde egiten duten diskurtso politikoa. Egungo legeriak Administrazio Publikoei aukera ematen die kontratazio publikoan diskriminazioei aurre egiteko, generokoak barne, gizarte klausulen bidez. Beraz, bi sektoretan publikatuko diren baldintza orriek badute legearen babesa soldata arrakala ezabatzeko.

Sektoreko langileek bideratzi hilabete daramatzate greban esleipendun den Garbialdi enpresak gatazkari behin betiko konponbidea emango dion negoziazio seriorik abian jarri gabe. Horregatik, langile grebalariek mobilizazio hauen bidez exijitzen dute benetan inplikatu daitezela Justizia eta Segurtasun Sailak, batetik, eta Garbialdi, bestetik, garbikuntzako sektorean soldata berdintsasuna lor dadin.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.