2018-11-23 13:00
Komisaldegi eta eraikin judizialetako garbikuntza zerbitzuetako langile grebalariak kontzentrazioa egingo dute Bergarako Epaitegiaren aurrean kale-garbikuntzako langileekiko jasaten duten soldata arrakala ezabatua izan dadin: %13koa komisaldegietako langileekiko eta %7koa eraikin judizialetakoekiko.

Hiru sektoreak administrazioaren azpikontratak dira, desberdintasunak datza kale-garbikuntza %80 gizonezkoak direla eta beste bi sektoreetan %95 emakumezkoak.

Eusko Jaurlaritzako justizia- eta segurtasun-sailek aukera ezinhobea dute praktikan jartzeko berdintasunaren alde egiten duten diskurtso politikoa. Egungo legeriak administrazio publikoei aukera ematen die kontratazio publikoan diskriminazioei aurre egiteko, generokoak barne, gizarteâ€'klausulen bidez . Beraz, bi sektoreetan publikatuko diren baldintza-orriek badute legearen babesa soldata-arrakala ezabatzeko helburua duen neurriak jasotzeko.

Sektoreko langileek irailaren 19an hais zuten greba eta 65 egun daramatzate greban Garbialdi enpresak gatazkari behin betiko konponbidea emango dion negoziazio seriorik abian jarri gabe. Horregatik, langile grebalariek mobilizazio hauen bidez exijitzen dute benetan inplikatu daitezela justizia- eta segurtasun-sailak, batetik, eta Garbialdi, bestetik, garbikuntzako sektorean soldata-berdintsasuna lor dadin.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.