2020-04-20 12:58
Ken Loach zinema-zuzendari britainiarrak babesa, elkartasuna eta maitasuna erakutsi dizkie Gipuzkoako Egoitzetako langileei, oraingoan, posta elektronikoa bidez; izan ere, haien borroka lehen eskutik ezagutu zuen Donostiako Zinemaldian. Bere "Sorry, we missed you" filmarekin lortutako saria egoitzetako langileei eskaini zien. Loachen eskutitza langile talde honek berriki bidali zion beste bati emandako erantzuna izan da. Loachek El País egunkariko elkarrizketa batean esandako hitzak eskertu zituzten erresidentzietako langileek, Covid-19aren aurrean babes-neurrien faltan izaten ari diren zaurgarritasun-egoera salatzen baitzuen elkarrizketak.

 Loachek bere erantzunean azaldu du antzeko zerbait gertatzen ari dela Britainia Handian; erizainak, medikuak eta zaintzaileak hiltzen ari dira gobernuak babes-ekipamendurik ez zuelakola eman nahi izan. Aldi berean, krisia lehertu zenean greba bertan behera uzteko hartutako erabakia goraipatzen du Loachek. "Zaintzen dituzuen pertsonekiko duzun kezka sakona erakusten du horrek. Hemen ere eskuzabaltasun bera ikusten dugu. Zenbat heroi ezezagun! ".

Azkenik, zinema zuzendariak borrokan jarraitzera animatzen ditu benetako aldaketak exijitzeko, eta gertatzen ari dena islatu dadila berehalako lan finko, soldata duin eta lan baldintza egokietan. 

Irakurri gutun osoa:



 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.