2018-04-17 13:49

 ELA, LAB, CSC eta CIG sindikatuek zera adieraz dute:

  • Urriaren 1eko erreferendumean eta abenduaren 21eko hauteskundeetan herri katalanak hautetsontzietan adierazi zuen normaltasun demokratikoa bere onera ekar dezatela, hartara lehenik 155. artikuluaren aplikazioa indargabetuz.

  • Puigdemont presidentearen eta preso politiko katalan guztien askatasuna.

  • Erbesteratuen itzulera eta beren eskubide guztien berreskurapena.

  • Hautetsiek pairatzen duten jazarpen polizial eta judiziala amaitzea.

  • Espainiar estatuko herriek beren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea aitortzea, autodeterminazio eskubidea gauzatuz.

Azkenik, errepresaliatu guztiekiko elkartasuna adierazi nahi dugu, baita oro har Kataluniako herriarekiko. Eta dei egiten diegu gure herrikideei elkartasuna adieraz dezaten, eskubide hauen eta demokraziaren aldeko ekintza baketsu guztietan parte hartuz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.