2020-07-13 12:12
Estatu mailan Zardoya-Otisek egindako 16 kaleratzeen aurka uztailaren 13 eta 14an greban daude Euskal Herriko langileak.

Igogailuen sektoreko enpresak 16 kaleratze gauzatu ditu estatu mailan. Iraizpenak argudio sendorik gabekoak dira eta kaleratzeen bidez enpresa mailako hitzarmenaren negoziazioa baldintzatu nahi du. Orain arte ez du kaleratzerik egin Euskal Herrian, baina bertako langileek kaleratuak berriz enpresan onartuak izatea exijitu eta hitzarmenaren negoziazioa garbia izatea eskatzeko 2 eguneko greba egingo dute.  

Zardoya-Otis mundu mailan nagusitasuna duen enpresa da, baita Euskal Herrian ere. ELAK  orain arteko lan baldintzen errespetua eta lanpostu oro mantentzea eskatzen du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.