2020-07-11 18:10
Milaka pertsonak parte hartu du gaur arratsaldean Iruñean Agoizko Siemens-Gamesako Langileen Batzordeak deitutako manifestazioan. Langileen ordezkarien esanetan "ixteko erabakia deslokalizazio hutsa eta gogorra da. Ez da galerak dituen enpresa bat. Diru asko irabazten duen eta are gehiago irabazi nahi duen enpresa bati buruz ari gara, gure etorkizuna eta gure familiena kontuan hartu gabe".

Langileen Batzordearen agiria:

Gamesa Aoizeko langileak gure indar guztiekin borrokatuko gara enpresaren erabakia baliogabetzeko. Eskrupulurik gabeko enpresa zikoitz bati aurre egin behar diogu, eta horrek ez dio axola eskualde oso baten etorkizuna sakrifikatzea. Enpresak lehenago ere erakutsi du hori Nafarroan, Altsasuko, Tuterako, Imarcoaingo edo Olaztiko lantegiak itxi zituenean.

Siemens-Gamesak Agoitzen duen lantokia ixteko erabakia deslokalizazio hutsa eta gogorra da. Ez da galerak dituen enpresa bat. Diru asko irabazten duen eta are gehiago irabazi nahi duen enpresa bati buruz ari gara, gure etorkizuna eta gure familiena kontuan hartu gabe.

2021eko irailera arte lan-karga bermatuta geneukan lantoki bat gara, eta gure lantegia ixteko arrazoiak aitzakia hutsak dira. Gure lantokiak 10 urte baino ez ditu, eta oso lantoki lehiakorra da. Produktibitate- eta kalitate-maila handiak ditu, eta, gainera, pala-eredu handiagoak egiteko eta egokitzeko gaitasuna dugu.

Horregatik behar dugu administrazioak, Siemensek Gamesaren kontrola hartu zuenean hainbeste txalotu zituzten administrazio horiek, gure lantokia irekita mantentzeko inplikatzea. Nafarroako Gobernuak esku hartu behar du itxiera saihesteko, eta enpresa proiektu bat bilatu behar du Nafarroako eremu oso bat hiltzen ez uzteko.

Gure lantegiak sekulako eragina du Pirinioen aurreko eremu osoan. Itxierak nabarmen areagotuko luke Nafarroak duen despopulazio arazoa. Etengabe entzuten ari gara agintari politikoak despopulazioarekin kezkatuta daudela (Legebiltzarrak 2020ko otsailean egin zituen gai horri buruzko jardunaldiak). Bada, orain dute hori frogatzeko aukera.

Diru publiko asko jaso duen enpresa da, eta Gobernuak ezin du beste alde batera begiratu. Ez dugu hitz politik eta elkartasun faltsurik nahi gure agintarien eta gure erakundeen aldetik. Egitateak eta benetako konpromisoak nahi ditugu!!

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu manifestaziora etorri zareten guztiei, bai eta modu batean edo bestean gure alde dauden guztiei ere. Badakigu egoera zaila bizi behar dugula, baina borrokatzeko gogoa dugu, eta ziur gaude denok elkarrekin borrokatzen ari garela, eta Gamesa Aoiz ez ixtea lortuko dugula.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.