2018-11-16 09:43
Gaur egun, inork ez du zalantzan jartzen azkeneko EPEan irregulartasunak eta filtrazioak egon direla. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak, Darpon Jauna buruan, akatsak besterik ez ditu onartu, baina filtrazioak eta irregulartasunak ukatu egin ditu. Maria Jesus Mugica zuzendariaren dimisioarekin, Eusko Jaurlaritzak onartzen du EPE hau ez dela garbia izan. Orain arte, beti ukatu izan du hori.

Hala era, dimisio honekin ez dira dagozkion erantzukizun politikoak onartzen eta zehazten, gertatutakoaren benetako arduraduna Darpon Sailburua den heinean.ELAtik, berriro ere exijitzen dugu Darponen kargugabetzea, gertatutakoaren benetako arduradun politikoa den heinean.

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.