2018-11-08 16:01
Jaurlaritzak, eremu politikoan berorrek defendatzen dituen joko-arau demokratikoei muzin eginez, bizkarra eman dio demokratikoki eremu publikoko langileek aukeratutako gehiengoari, eta gutxiengoarekin (CCOO eta UGTrekin) sinatu du akordioa, langileek egindako hautua errespetatu barik.

Mahai Orokorreko bileran, iragan ekainaren 6eko bileran errelebo-kontratuaz eta erretiro partzialaz egindako proposamen bera aurkeztu du berriro Zearreta sailburuordeak, bilera hartan sindikatu guztiok ezezkoa eman genion arren.

Jaurlaritzaren proposamena Rajoyren bi pentsio-erreformetako lehenaren (5/2013 Errege Lege Dekretuan jasoa) aplikazio praktikoa da. Pentsio-erreforma horrek erretiro partzialeko adina atzeratzea ekarri zuen, 63 eta 65 urtera, arian-arian eta kotizaturiko urteen arabera. Eta, gainera, partzialki erretiraturiko langilearen lanaldia % 50eraino luzatzen du osoko erretiroa hartu arte.

Jaurlaritzaren ibilera antidemokratikoaz gainera, CCOOk eta UGTk babestutako proposamenak Rajoyren dekretua okertu egiten du; izan ere, langile finko izanda bakarrik izango da posible erretiro partziala hartzea, betekizun hauek beteta:

             Kotizazioko 33 urte eta lantokian 6 urteko antzinatasuna, gutxienez.

  • Lanaldiaren %50 lan egitea erretiroa hartu arte.

  • Errelebo-hartzaileak aldi baterako kontratua izango du.

ELAk bileran salatu du Eusko Jaurlaritzak, CCOOk eta UGTk Madriletik etorritako aginduak otzan betetzen dituztela. Horrekin batera, Hego Euskal Herrian bizi garenok pentsioak gure esparruan erabakitzeko eskubide dugula aldarrikatu du ELAk. Azkenik, ELAk honako proposamena luzatu dio Eusko Jaurlaritzari erretiro partziala eta errelebo-kontratua euskal administrazioko langileen eskuetan jartzeko:

  • Betekizunak betetzen dituzten euskal sektore publikoko langile guztien eskuetan izatea (sozietate publikoak barne).
    • Aurrekontu-partida “balizko” baten menpe jarri gabe.
    • Soilik Pertsonal finkora mugatu gabe.

Errelebo-hartzaileak lanaldi osoko kontratua izatea, eta lanpostu hori ez amortizatzea.

  • Erretiro partziala hartu duen langilearen lanaldia murrizteko neurri guztiak aztertzea (lizentzia ordaindua, erretiro-prima...).
  • Langile funtzionario eta estatutarioari erretiroa aurreratzeko formulak ahalbidetzea, beti ere lanpostuak amortizatu gabe.

Alabaina, Eusko Jaularitzak ezezko borobila eman dio ELAk egindako proposamenari, egungo legediak bideragarri egiten badu ere, eta beste erakunde batzuetan ELAren proposamena aintzat hartua izaten ariden arren.

ELAk, bilera aurretik idatziz eskatu zion Eusko jaularitzari gai zerrendan sartzeko murrizketen errebertsioa, adostutako akordioaren betetzea, ahalmenaren berreskurapenean, Itzarriko ekarpenak, jubilazio sarien berrezarpena eta behin behinekotasuna jeisteko neurriak, edota kalitatezko 30.000 lanpostu egonkortzeko kontsolidazio prozesuak abiarazteko proposamena bezalako gaiak

Eusko jaularitzak, hemen ere, ELA ren proposamenari ukoarekin erantzun dio.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.