ARGIA.eus

2019ko apirilaren 21a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-09-28 11:45
Ia bi urte pasa dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetako hitzarmen berria adosteko eta indarrean zeuden enpresa-hitzarmen kolektiboak berritzeko negoziazioak hasi zirenetik.Erresidentzietako langileen asmoa oso argia izan da hasieratik: akordio bakarra egitea eta bi esparruetako hitzarmen kolektiboak sinatzea (sektore-hitzarmena eta enpresa-hitzarmenak aldi berean sinatzea). Egoeraren blokeoaren aurrean irailaren 28an greba deitzea beste biderik ez dute izan adierazi dute. Urrian, azaroan eta abenduan beste 16 greba egun deitu ditu ELAk.

ELAk salatu du negoziazioak hasi zirenetik patronalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak beren proposamena disimulurik gabe jakinarazi dutela: enpresa-hitzarmena duten langileen soldatak izoztea; eskubide sozialak kentzea (hobekuntzak dituzten langileak zigortuz); enpresa-hitzarmenak indargabetzea (hori baita erreforma aurkako klausulak bermatu daitezkeen esparru bakarra); eta hainbat eta hainbat egoitzatan dauden hobekuntzak desagertzea, alegia, 2005-2008 abiapuntu hartzea nahi dute, egungo zaintza sistema jasangarria ez dela argudiatuz.

Akordio berrien abiapuntua enpresa-hitzarmenetan dituzten baldintzak errespetatu behar ditu, eta soldata-hobekuntza nabarmenak ekarri behar ditu ( kaleak garbitzen dituzten gizonezkoek baino %30 gutxiago kobratzen dute), eta hurrengo urteetan prekarietateari aurre egiteko lan-baldintzak onartu behar ditu (20 minutuko atsedenaldi ordaindua, ratioak, plusak -antzinatasun, igande, jai-egun, gaueko...- dezente hobetu, bikoizketak kendu).

Hona hemen Gipuzkoako erresidentzietako greba egunak:

Irailak 28.

Urriak 24-25-26.

Azaroak 26-27-28-29-30.

Abenduak 24tik 31 arte.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.