2018-03-18 12:33

Deitzaileek salatu dutenez Eusko Jaurlaritzak eta Donostia, Bilbo eta Gasteizeko udalek merkataritza orduen liberalizazioaren aldeko apustua egin dute. Estatutik etorri zen Turismo Olde handiko eremuen inposizioa eta horrekin dendak mugarik gabe irekitzeko aukera zalantzan jarri beharrean, alfonbra gorria jarri diete Decathlon, Carrefour express, Supercor edo BM Rapid bezalako guneei urtean 365 egunetan zabaltzeko.

Turismoa aitzakia aparta bihurtu da politikariak langile, herritar eta dendari txikiez ahaztu daitezen; hain zuzen ere, igande eta jai egunetako irekierek gogorren erasaten dituzten 3 kolektiboak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.