2018-11-15 12:38
ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT-k beste lau greba egun deitu dituzte azarorako EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxetan, zehazki, azaroaren 27, 28, 29 eta 30erako.

EAEko itunpeko ikastetxetan ordezkaritza duten ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGTk azarorako deitu dituzten lau greba egunen deialdia erregistratu dute Eusko Jaurlaritzan.

ELAko irakaskuntzako arduradun Miren Zubizarretak baieztatu duenez, orain arte egindako bost greba egunei esker lortu dute Kristau Eskolaren jarrera itxia nolabait mugiaraztea, ez, ordea, nahikoa. Are gehiago, Zubizarretak konfirmatu bezala, azaroaren 16an mahai negoziatzailea deitu dute patronalek, eta, beraz, bertan planteatuko dutenaren zain daude, ondoren, dagokion balorazioa egiteko.

Edozein kasutan, patronalen planteamenduak langileen aldarrikapenei erantzuten ez badie, mobilizazio egutegiarekin aurrera jarraituko dutela azpimarratu nahi izan du. “Puntu honetara iritsita, argi daukaguna da denbora gehiago eskatzen badigute, edota mobilizazioetara eraman gaituzten aldarrikapenei erantzunik ematen ez dioten planteamenduak egiten badizkigute, mobilizazio eta grebekin jarraituko dugula”, baieztatu du Zubizarretak.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.