2020-09-29 11:22
ELAk ITP-Zamudion duen atal sindikalak zuzendaritzari ohartarazi dionez, bihar ITP SAUren kaleratze kolektiboaren hirugarren negoziazio-bilera egingo balitz, ELAk erabaki horren aurkako ekintza judizialak abiaraziko lituzke, Zamudioko langileek ez lukete ez ahotsik ez ordezkaritzarik izango. Zamudioko ordezkari guztiak isolatuta daude, batzuek positibo eman baitute COVID-19rekin, eta gainerakoak emaitzen zain daude. Egoera horren aurrean, batzordeak negoziazioak gelditzea eskatu zuen, baina enpresak bilera bi egunez atzeratzea erabaki zuen, hilaren 30era arte.

ELAk gogor kritikatu du enpresaren jarrera. Ez du bere langileen osasunak kezkatzen, eta ez du eskrupulurik hain funtsezkoa den gai bat negoziatzen jarraitzeko sindikatuen ordezkaritza osoa izan gabe. Era berean, kutsatzeak enpresan duen eragina aztertzeko eta osasun protokolo egokiak martxan jartzeko eskatu dio sindikatuak ITP-Zamudiori.

Bestalde, gaur, irailak 29, eta bihar, hilak 30, deitutako lanuzteak bertan behera geratu dira. Hala ere, zutik jarraitzen du urriaren 1eko grebak, maiatzetik aplikatzen den LTE amaitu ondorengo lehen egunak.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.